Bisitari gutxi Iruña Veleian

Posted on August 08, 2010

SOS Iruña Veleia-koek arkeologo berriek egiten ari omen diren sarraskia salatzen duten bitartean, Foru Aldundiak berriki birzabaldu du aztarnategi ezaguna, antza denez arrakasta gehiegirik gabe. Aurkakoa gertatuko balitz harrituko nintzateke, baina idatzitako guztiaren ostean zer espero zuen El Correo-ko Luis López-ek? jendean korrika bilduko zela aztarnategiaren inguruan suntsituriko erdi aroko horma bat eta mosaiko batzuk ikusteko?

Hau ez da Espainia izango, baina ezta Harvard eta Oxford, aztarnategiak erakargarri zuen gauza bakarra, publiko orokorrarentzat, noski, antzin euskaran idatziriko ostrakak ziren. Ez euskararen lehen arrastoak araban, askok oraindik ere zabaltzen duten moduan; baina bai lehen aditz eta esaldiak.

Mementu honetan zer da Veleia? jendeak ahaztu nahi duen zerbait, Zubialdeko koben parekoa. Baina politikarien zoritxarreko aztarnategiak interes historiko garrantzitsua du, lan asko dago egiteko eta Oiasso-ko Museoaren antzeko zerbait egin beharko dute ziurrenik, orain arteko pieza asko Bibat Museo berrian erakusten badira ere. Alegia, publikoarentzako oso erakargarri ez diren aurkikuntzak agertuko dira noizean behin, SOS Iruña Veleia-koek txikizioak salatuko dituzte egunkarietan, politikariren bat atera beharko da hauei erantzunez, etab.

Baina onar dezagun, herri hontan noiz agertzen da historia egunkarietan? alde (edo alderdi) bati komeni zaionean. Hori bihurtu da historia eta ez Zientziaren kasuan gertatzen hasi den bezalaxe, dibulgazio etengabea, espezializatua eta zorrotza behar duten kazetaritzaren atal bat, eztabaidak egon badauden arren. Hori bai, museoak barra-barra. Baina…ez naiz ohartu nire hatzek zer idatzi duten… kazetaritza espezializatua eta zorrotza. Utopia. Read the rest of this entry »

Egunkaria azkenean aske

Posted on April 13, 2010

Zail zen Egunkariarekin gertatukoa justifikatzea, baina are zailagoa egoera onartezin hori mantentzea. Egunkaria ixteak ez zuen ez hanka ez buru, baina bere zuzendariak oraindik epaiaren zain egon behar izatea are gutxiago. Orain bidegabekeria hau zeinek konpondu eta ordaindu beharko duen erabakitzea besterik ez da falta.

Bitxikeri moduan Egunkaria itxi zenean “tertuliano”-ek esan zituzten astakerien laburpen bat duzue hemen Javier Vizcainoren Cocidito Madrileño irratsaio entzutetsuan bildu zituztenak.

Luis del Olmo: En Euskadi están desmantelando a estas horas el aparato de captación de la banda criminal ETA, el diario Egunkari. No sé si conocías este panfleto…Tertuliano: No tengo costumbre, pero sí sabía de su existencia. Yo creo que este es eltercer diario que tiene el independentismo vasco próximo a Herri Batasuna. Primero fueEgin, después creo recordar que estuvo Gara y, cierre tras cierre, ahora está Egunkaria.

(ONDA CERO, 20 DE FEBRERO DE 2003)

“Euskaldunon Egunkaria quiere decir El diario en vascuence.”

(RAMÓN PI EN RNE, 20 DE FEBRERO DE 2003)

Antes de patrocinio buena noticia del día: “Y me atrevo a decir una cosa más: me da igual dónde trabajen. Esta operación, en todo caso, es una buena noticia y como tal hay que saludarla.”

(LUIS HERRERO, COPE, 20 DE FEBRERO 2003)

Tras denuncias de torturas de Egunkaria:”Tú dime a mi qué periódico es un periódico cuyo director se inventa unas mentiras de este tamaño.”

(CURRI VALENZUELA, RNE, 25 DE FEBRERO DE 2003)

“Cuando has dicho eso de que dice este etarra o lo que sea, o director de periódico, que le habían torturado obligándole a decir quinientas veces que España empezaba en Irun y terminaba en Algeciras, yo iba en el coche y he dicho yo en alto: ‘mira, quinientas veces, no, pero una o dos que lo tuviera que decir, tampoco le pasaba nada’, ja, ja, ja…”

(CURRI VALENZUELA, RNE, 25 DE FEBRERO DE 2003)

“Y hoy estaba la radio pública vasca informando de que habían sido torturados… es que, sólo faltaría. Es que lo han pasado mal, es que han entrado entre barrotes. Faltaría más. ¡Esto es una cárcel!” (ROMÁN CENDOYA, RNE, 25 DE FEBRERO DE 2003)

“De momento, la guardia civil ha salvado a uno de ellos. Es lo único que nos consta. El director del periódico que intenta suicidarse en el hospital donde está siendo atendido asfixiándose con la funda de la almohada no llega a consumar su acto destructivo. De manera, que le ha salvado la vida la guardia civil.”

(MARTÍN FERRAND, ONDA CERO, 26 DE FEBRERO DE 2003)

“A este individuo locoide que ha tenido un amago de suicidio en el hospital… Este es de la cuadrilla de los coherentes poteadores que yo llamo. En el País Vasco hay un grupo de coherentes poteadores, que toman potes regularmente, o sea, por eso son coherentes. ‘Oye, han matado a uno. Joé, qué plan, ¡otro pote! Oye, han encarcelado a este… oye, vamos a cenar.’ Hay gente a la que encarcelan y gente a la que asesinan, pero ellos toman potes todo el rato.”

(JOSÉ MARÍA CALLEJA, ONDA CERO, 26 DE FEBRERO DE 2003)

“Yo lo de la bolsa, por un lado, no sé en qué consiste. ¿Qué es eso de la bolsa? ¿Alguien lo sabe, alguien ha sido torturado alguna vez?”

(MANUEL ANTONIO RICO, RNE, 26 DE FEBRERO DE 2003)

“Mire, hasta podía ser verdad, por qué no… Se le ha podido ir la mano… pero mire, piénselo usted, pero no lo diga usted.”

( TERTULIANO SIN IDENTIFICAR, RNE, 4 DE MARZO DE 2003)

JOSÉ LUIS BALBÍN: A lo mejor había que entrar a analizar si es verdad que le hicieron repetir quinientas veces los límites de España, y si eso es tortura o no es tortura…

FEDERICO J. LOSANTOS: Eso sería un acto pedagógico, pero eso tampoco: lo niega el forense. (COPE, 5 DE MARZO DE 2003)

“El señor Martxelo Otamedi, que es un etarra en comisión de servicios, que ha hecho una denuncia de presuntas torturas siguiendo el manual de los etarras y que, desde luego, el relato que ha hecho el otro día en El Mundo es el de un cobarde, que colaboraba con la propia policía. ‘Se me baja la venda de los ojos y yo le digo que se me está bajando la venda, que me la suban…’ ¡Es un cobarde! Con el Dodotis todo el día puesto, y a este individuo le hacen la ola en una iglesia, le hacen la ola en la universidad y le dejan que explique el mensaje de una persona que apoya los asesinatos. A ver si se enteran los señores de las universidades que le están aceptando, este señor justifica los asesinatos de ETA. Lo hace regularmente en las tertulias de la Radio Pública Vasca.”

(JOSÉ MARÍA CALLEJA, ONDA CERO, 11 DE MARZO DE 2003)

“Hay cómplices, presuntamente periodistas, como el señor Lapitz, subdirector de Deia, que se retrata con un ejemplar de Egunkaria en un acto absolutamente de respaldo terrorista, a un arma de la banda terrorista, como es ese presunto periódico.”

(ISABEL SAN SEBASTIÁN, COPE, 26 DE FEBRERO DE 2003)

“En el País Vasco se ha cerrado un medio de comunicación. La realidad es que ese medio de comunicación estaba dirigido por ETA, se había nombrado por parte de la banda terrorista al director de turno… Hay pruebas absolutamente concluyentes de que ese medio de comunicación, su empresa editora, financiaba a ETA.”

(ISABEL DURÁN, RNE, SEPTIEMBRE 2003)

“Hay que sentir vergüenza de que se utilice un periódico como instrumento terrorista. Porque aquí, cuando se cerró Egunkaria, mucha gente dijo ‘¡Aaaah, un periódico!’ No, perdone, esto era un zulo. Esto era un instrumento de la ETA, esto era un arma tan arma como las pistolas, porque lo que es un instrumento de una banda terrorista es un arma.”

(ROMÁN CENDOYA, RNE, OCTUBRE 2003)

“Martxelo Otamendi, con un aspecto de haber regresado de unas vaciones en el Caribe, denunciaba torturas, siguiendo la orden de la dirección etarra conocida cualquiera que sepa lo mínimo sobre terrorismo, una orden que dice que todos los detenidos deben denunciar torturas.” (¿EDURNE
URIARTE?, ONDA CERO, ENERO 2004)

“Hace tres días, a un periodista que es de ETA lo han recibido en el Congreso de los Diputados y le han hecho la ola.”

(JOSÉ MARÍA CALLEJA, ONDA CERO, DICIEMBRE 2004)

“Seguro que Otamendi nos dará una gran lección profesional sobre cómo ser periodista y, además, participar en una banda armada.”

(FERNANDO ÓNEGA,ONDA CERO, MARZO 2005)

“Elikagai biologiko” eta hizkuntzaren beste zenbait perbertsio

Posted on April 05, 2010

Hizkuntza, baina bereziki lexiko berria, nola eraikitzen den askotan misterio bat da eta beste askotan ezjakintasunaren adierazle paregabea. Honen adibide dugu elikagai biologiko (edo are okerrago elikagai organiko) bezalako espresio (?) arraroak.

Printzipioz elikagai organiko deritzo “organikoki” hazten diren elikagaiei (edo hori behintzat eu.wikipediak). Posible al da erredundantzia hobeagorik? uler nezake honelakoxe definizioa bat “modu tradizioanalean hazten diren elikagaiei…” baina “organikoki“??

Argi dezagun zerbait, espresio berriak sortzen direnean gutxienez koherentzia maila bat gorde behar dago. Ba al dago elikagai ez-organikorik gizakion dietan? ez, gatz-mineraletaz mintzo ez bagara, noski. Elikagai organikoez hitz egiten dugunean nire glukosa eta fotosintesia datorkit burura, alegia, materia organikoz osaturikoa. Baina gizakion eta ugaztunon, eta animalia guztion artean ez dago beste elikagairik, elikatzeko erabiltzen ditugun produktuak organikoak dira. Hau da, beste izaki bizidun batetik datozte, hidrogenodun karbono kate bat izaten da oinarria, etab.

Zein zentzu izan dezake beraz pestizidarik ez duen elikagai bati “organiko” deitzeak? pestizidak botaz gero elikagai “ez-organiko” batean bihurtuko dugu? Edonola ere, elikagai biologiko ez da konponbide askoz hobea, elikagaiak definizioz izaki bizidun batetik datoz, biologikoak dira nahitaez. Bestalde, ez pentsa elikagai hauek euren kabuz hazten direnik, hala balitz organikoren beste adieretako batez baliatuz, agian erabil genezake, ohiko nekazaritzaren bitartez hazten dira.

Hazteko ez da ongarri artifizialik erabiliko, ezta pestizidarik, ezta pentsu artifiziala emango, ados, baina biologikoak dira, izaki bizidunetik datozen heinean, eta are gehiago, organikoak dira! nola ez dira organikoak izango polisakaridoz osaturik baldin badaude? Supermerkatuan saltzen diren produktuak enpresa batek egingo balitu artifizialki, beno, isildu egingo nintzateke, baina enpresa horiek elikagai organikoak erabiltzen dituzte. Yogurta “ez-organikoak” egotea posible al da?

Oraingoz behintzat, ez. Jaten dugun [ia] oro organikoa eta biologikoa da definizioz,.

ETB-2ren gainbeherak bere horretan jarraitzen du

Posted on April 05, 2010

Sofres, EGM eta CIES-en arabera 2010eko martxoan %0.6 behera egin du ETB2ko ikusleriak, %10.9raino iritsi delarik DEIAk dioenaren arabera. Eta askoren aburuz Champion’s League-aren partidu (garestei) zor zaie gehiago ez jaitsi izana.

Emaitza txarrak daudenean zer egin behar den ondo dakite EITBko zuzendari berriek, Rosa Díez Urrestarazuren arabera Euskadi Irratiko kolaboratzaileen erdia kaleratu egingo ditu eta Radio Euskadi antzeko, programak ixten hasiak dira eta bi kaleratu egon dira dagoeneko. Eta programa zaharrak ordezkatzeko Alberto Surio y Miguel Angel Idigorasek egindako saiakerek ez dute emaitza onik izan.

Oscar Terol-en Uyyyyy! programak bere azken emanaldian %8an gelditu zen, aurreko asteetan %14.3ra iritsi bazen ere. Kresala, Antxon Urrusoloren programa berriak, etab.ek ez dituzten espero ziren emaitzak eman ezta ere eta Teleberriek ere behera egin dute.

Zer dela eta honelako gainbehera EITBn?

Ez da kazetaria ezta soziologoa izan behar EITBren ikusleen profila zehazteko:

  • ETB1 haur/nerabeak eta gazte euskaldunak —> marrazki bizidunak, anime eta arratsalde-gau partean txapelketa eta eztabaida programak gustoko izan ditzatekenak
  • ETB2 gazte eta heldu abertzaleak (edo euskaltzaleak behintzat) —> alegia, beste kanal guztietan ematen ez den informazioaren bila dabiltzanak, alegia, Euskal Herriari dagokiona.

Matizazioak egin daitezke, baina EITB2-ko Teleberria ikusten duten gehienek Espainiar estatuko berriak ikusteko nahigo dute Telecinco ikusi, ETIB2 baino. Azken finean Teleberriak Euskal Herrian gertatzen dena jasotzen baitu eta gainera ia mementuan. Nola jakiten genuen Batasunarekin elkarrizketak nola zihoazten? ba Teleberrian harrapatzen zuen ezker abertzaleko kide bati egiten zioten elkarrizketa edo hitzak botatzen zituztenean. Hori jakiteko egunkari bat erosi behar badute, egunkaria erosi eta Telecinco jarriko dute, azken finean Teleberri berriaren oso antzeko da.

Bestalde, ETB3ren jomuga zein den jendeak ez du batere garbi, eta zuzendariek ezta ere: kultura eta gazte-programak edo marrazki bizidunak? X. Irizarrek lehengoan ZuZeun ETB3ko 14 ordu marrazki bizidunentzat soilik izango zirela salatzen zuen arrazoi osoz. Zer dela eta ez dute behingoagatik programazio finko bat uzten? marrazki bizidunak jarri behar badira (jendeak hala nahi duelako) ez jarri 8 urtetako umeentzako marrazki bizidunak, kalitatezko anime piska bat jarri. Badakigu berezko programak egitea eta aurrera ateratzea ez dela erraza baina, baina Teknopolis eta Sautrela ezin ahal dira piska bat gehiago luzatu?

Ezin al da Punset-en Redes-en antzeko bat egin ETB3rako? ziur ez dela oso garesti eta zientzia gizon (eta andre) interesgarriei elkarrizketak egin besterik ez dago. Behar izanez gero eman 2 ordu Etxenikeri, baina 14 ordu marrazki bizidunetan gehiegizkoa da. Eta esan bezala, marrazki bizidunak jarri behar badira, egon badira gazteentzako animeak (adib. Bleach, Evangelion, Van Helsing, Fruits Baskets), baina ETB3 ez da haurrentzako, edo ez luke izan behar. Haurrek badute ETB1, utzi zeozer gazteontzako.

Baina hasi besterik ez da, EITBren bulegoa Iparraldean itxi berri dute, Nafarroan azkenean ez dakite ikusiko ahal izango den ala ez, etabar luze, bat kontratazio berriak egiten dituzten zuzendariek euskaraz ez jakitea bezala, etab.

Zoritxarrez…jarraituko du…

Extra! extra! Euskarazko bi ostraka berri….Heredian

Posted on April 04, 2010

Ni behintzat guztiz jokoz kanpo harrapatu nauela onartu beharra dut, bloga atari bihurtzeko lan hauetan nenbilen egin berri dudan twitterrari gainbegirada bat bota diodanean eta ZuZeu-n Hasier Etxeberriak idatzi duena irakurri dudanean. Ezustekoa ulertuko duzuenez mundiala izan da, baina beno, goazen dena lasai aztertzera.

Idoia Filloy, Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendaria eta Eliseo Gil ostean Lurmen enpresako buruetako bat da eta Ostraka euskalduna blog ezagunaren jabea. Bertan sarrera bi sarrera argitaratu ditu:

Bi post hauetan esaten dena erraz labur daiteke: ostraken aurkikuntza ez da soilik Iruña Veleian soilik izan eta [agian] Heredian aurkitutako ostraka guztien artean [posible da] bi ostraka euskaldun egotea. Blogean argazki bat jarri dute non nahiko garbi VR irakur daitekeen eta Idoia FilloyRevista Internacional d’Humanitats-ean argitaraturiko artikulu baten lotura.

(Paragrafo batean gogoratu nahiko nuke Iruña Veleiaren eztabaida puztuegia egon dela, euskararen presentzia Araban ez baita eztabaidatzen ezta frogatzen ere bertan aurkitu [omen] ziren ostraka horiekin. Eztabaidan dagoena hitz osoak aurkitu izana da eta ez orain arte aurki zitezkeen testu epigrafikoak.)

Esan beharra dago VR horrek interpretazio ugari izan ditzakeela eta ziurrenik guztiek ez dutela euskararekin lotuko logikoa den legez. Eztabaida hasi besterik ez da.

Iñaki Ugarteburu lehiaketaren ekarpenak wikipedian

Posted on April 04, 2010

Egun batzuk igaro dira dagoeneko Azkue Fundazioak, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta Bizkaiko Aldundiak euskarazko wikipedian antolaturiko  lehiaketaren epea itxi zenetik. Eta bada eu.wikipediari egindako ekarpenak aztertzeko garaia, erabiltzaile eta artikulu izenik esan gabe noski, epai-mahaiak irabazleen izenak esaten ez dituen bitartean.

1. Parte-hartzaile kopurua: egia esan artikulu kopuruak du garrantzi gehiago, baina nahiko irizpide adierazgarria dugu zein nolako arrakasta izan duen jakiteko. 10 parte-hartzaileetara iritsi dira justu-justu. Hau ona edo txarra al da? lehen aldia izan denez balorazio gutxi egin daitezke, beti lehen alditan jende nahiko gutxik parte hartzen baitu eta lehiaketa hau oso “bideratua” baitzegoen. Alegia, nire aburu xumean hala izan behar duen arren, nahiko mugaturik zegoen, osasun arloan eu.wikipedian egindako ekarpen onenak saritzen dituelako. Eta hala ere, esan beharra dago, parte-hartzaile gehienak (%90) berriak zirela wikipedian.

2. Erakarpen indarra: egia esan nahiko zail ikusten dut parte-hartzaileak wikipedian gera daitezen, ez zen sariaren helburua, noski, baina eskertzekoa litzateke baten bat geldituko balitz. Edonola ere, nahiko zail da sari baten lehian izan den norbait musu truk lan egin dezan konbentzitzea. Baina gogora dezegun hortan oinarritzen direla mundu osoko wikipediak, besteekin elkarlanean eta ezerren truke jakintza sareratzean.

3. Ekarpenen kalitatea: denak erabiltzaile berriak izateko ziurrenik nabarmentzekoena hau izan da, sortu diren artikuluen erdiak edo tamaina handikoak izan dira, nahiko handikoak esango nuke. Erreferentziak ere erabili dituzte, gehienetan irudiak txertaturik daude, eta zenbaitetan infotaulak ere aurki daitezke, wikipedia ezagutzen ez duenarentzat erabiltzen nahiko zail direnak erabiltzen. Baina beti egon behar du alde txar bat: gehienek ez dute kategori (xume) bat jartzen jakin ezta interwiki eta barne loturak. Eta egia esan garrantzizko puntuak dira, wikiformatuaren oinarrietako bat barne loturak direlako, esteka urdin itxurako horiek. Edonola ere wikipedia hobekien ezagutzen duten erabiltzaile eta administratzaileek noizean behin lagundu behar izan duten arren, kalitatezko artikuluak egin dira.

4. Bestelako ekarpenak: artikulu on bat eraikitzerakoan ez da artikulu bakar bat eraikitzen orokorrean wikipedian, ahal den heinean artikulu horren inguruan beste txikiago batzuk eraikitzen dira, alegia, ez du zentzurik Gizonezkoen antzutasunaz artikulu bat idaztea espermatozoide bat zer den azaltzen duen artikulurik ez badago, barne lotura bat jartzerakoan gorriz geldituko delako. Horrexegatik zirriborro edo tamaina txikiko artikulu batzuk sortzen dira, norbaitek beste mementu batean jarrai ditzakeenak. Ziurrenik hau izan da gutxien begiratu duten puntua parte-hartzaileek, ezagutzen ez zutelako nire ustetan.

Ondorioz, lehen aldia izateko artikulu nahikotxo eta kalitatezkoa sortu direla esan beharra dago, wikiformatua mantentzerako orduan akatsak egon direla esan beharra badago ere. Esperientzia oso positiboa izan da, bereziki aurretik egon diren saiakerekin alderatuz, ez  baita bandalismorik egon, administratzaileek ez dutelako erabiltzaile berrien atzetik egon behar izan, etab.

Berritze lanetan

Posted on April 02, 2010

Ikusi ahal izango duzuenez bloga goitik behera aldatzen eta eguneratzen ari naiz, ez dauka aurrekoarekin zerikusirik eta printzipioz hori da helburua. Bilblogari saria irabazi nuenetik buruan bueltaka nuen ideietako bat zen eta beno, sariko dirua zerbaitetan inbertitu beharra nuen. Emaitza ez da munduko onena eta askoz hobea izan daiteke, baina hasteko nik uste ez dagoela.

Blog/Kazeta honen helburua printzipioz Euskal Kultura deitzen dugun gauza abstraktu horri buruz hitz egin eta eztabaidatzea da, besterik ez. Ez da edonolako mugimenduren erdigunea izan nahi, eztabaidagune ireki bat soilik eta hortarako batek baino gehiagok kendu ezin dituen militantearen betaurrekoak kentzea eskertuko nioke.

Besterik gabe, eta berritze lanengatik barkamenak aldez aurretik eskatuz,

Euskaltzale 2.0

(aurreko bloga http://euskaltzale.jimdo.com/ hemen ikus dezakezue)

Antonio Rivera Blanco, Etxezarretaren dimisioaren errudun?

Posted on April 02, 2010

Antonio Rivera Blanco omen da DEIA egunkariaren arabera Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politika Sailburuordearen dimisioaren erruduna. Hedabide honek irudikatzen duen profila nahiko manikeotzat jo dezakegun arren (euskaltzale VS anti-euskaltzaleak) posible al da PSEk halako hankarsatzea egin izana? alegia, gehienetan aurkakoa badirudi ere (eta militante betaurrekoak kenduz gero) PSEk, bereziki hauteskunde aldian, euskaltzaleen mundura gerturatzeko ahaleginak egin zituen. Bere helburua lortu zuen edo ez, beste egun baterako eztabaidagai izan liteke, baina posible al da halako hankasartzea egin izana egindako lanaren ostean?

Jakina da Ares-ek behin baino gehiagotan Euskal Herriaren izatea ukatu duela Egigurenen hitzetan, dirudienez hiritarrak daudelako soilik eta ez herriak. Abertzaletasunaren aurkako jarrera gogorra izan duen politikari batek hori esatea ulergarria izan liteke, baina kultur munduan, are gehiago, Kulturako Sailburuorde den norbait euskararen aurkakoa izatea posible al da?

Etxezarreta ezin aldera dezakegu Peio Salabururekin, ukaezina da, batek zuen profil politikoa eta bestearena oso ezberdina dira, baina ezin ukatu ezta ere Etxezarretak Donostiako Udalean egindako lana goraipatzekoa dela eta euskal munduan ez zegoela gaizki ikusia. Denis Itsaso eta beste zinegotzi batzuekin alderatuz isilagoa izan den arren, Euskararen Patronatua, Euskarazko Produktuen Gida, Euskarazko Irakurketa Gidak, Koldo Mitxelena Literatura Sariak etab. antolatu ditu emaitza nahiko onak eman dituztenak, Donostiako euskal idazleen berragiltapenak ahaztu gabe. Baina zer egin du, Guggenheim Batzordearen informazio guztia ELCORREOn plazaratzeaz gain, Antonio Rivera Blancok Kultura Sailburuorde izateko? norbaitek ezagutzen al du euskal kulturaren munduan? beno, katedraduna da gutxienez, beste batzuek lizentziatura ere amaitu ez zuten bitartean.

Denek ezagutzen genuen Etxezarretak euskararen alde zuen jarrera, nolatan izendatu zuten orduan sailburuorde? kaleko hizkuntzan “polita egiteko” esango genukeena egiteko? Honelako gertaerek PSEk eman nahi duen “euskaltzale” itxuraren aurka dihola argi dago, baina Rivera-ren curriculum-a ikusi ostean galdera bakarra gelditzen da, zeinek aurkeztuko bere dimisioa lehen Blanca Urgellek edo Antonio Riverak?

Loturak:

Etxezarretaren dimisioaren inguruan

Posted on April 01, 2010

LA sorpresa es general. Los colectivos e instituciones que trabajan a favor del euskera no esperaban que dentro de la misma Viceconsejería se produjeran dos dimisiones. Aunque la marcha del director de Coordinación, Igor Calzada, sí se intuía -incluso él mismo la anunció en su blog días atrás-, la del segundo de a bordo de Blanca Urgell en temas de Política Lingüística, Ramón Etxezarreta, ha causado extrañeza.

“No me ha sorprendido la marcha de Igor (Calzada). Sí la de Etxezarreta, que en lugar de una, sean dos dimisiones. No sé cómo cogerlo”, explica la coordinadora general de los centros de AEK, Mertxe Mujika. Iñaki Martínez de Luna, sociolingüísta, considera “sorpresiva” la marcha de ex concejal de Donostia. Pello Salaburu, ex rector de la UPV y miembro del Consejo Asesor del Euskera, sostiene que “en política pasan estas cosas, pero no tengo datos para decir mucho más, la verdad”.

“Acentos perdidos” proiektua: ez al du euskarak antzekorik behar?

Posted on April 01, 2010

Aski jakina da uda iristean berriak bat-batean agortu egiten direla eta erredakzioetan gelditzen diren kazetariak irudimenari edo albiste tontoei leku utzi behar izaten diotela. Egia esan, neure aburuz berri (edo zahar) gehienak gaizki ulerturiko birtziklapen baten fruitu besterik ez dira, albiste bera hilabete eta telebista saio ezberdinetan ikusi baitut, internet-eko meneame, soitu eta antzeko gune guztiak ez aipatzearren.

Baina nola ez, gaztelera “onaren” zuzentasuna aldarrikatzen duen euskaldun (edo euskotar?) batek geureEl Correo-ren atentzioa deitu du edo agian ez zuen zer kaleratu, NaBai-ko espioien istorioak ez dira nahikoa intriganteak Zulaicaren proiektuarekin alderatuz. Ironia, sarkasmoa edo dena-delakoa alde batera utziz, eta artikulua irakurri ostean bukaeran erreferentzia interesgarri bat irakurri euskal blogosferaren inguruan:

«Hay blogs en euskera que barajan adoptar una iniciativa parecida para corregir los errores propios del idioma vasco. No hay tildes, pero sí se llegan a dar otro tipo de confusiones»

Onartu beharra daukat ez dudala filoblogian edo bestelakoetan antzekorik irakurri (ez volgako batelari edoAnjel Lertxundiren blog-etan, noizean behin irakurtzen ditudanak), baina ezagutzen nituen “euskara bantua”ren gehiegikeriak salatu edo aurkezten zituzten blog eta erabiltzaileak. Onenen artean Teknopatarengaleria dugu eta behean txertatzen dizuedan irudian ikus dezakezue hiztegian agertzen den lehen hitzak erabiltzeak dituen ondorioak, jarraian dauden azalpenak (edo definizioak) eta adibideak irakurtzen ez badira bereziki:

Zoritxarrez (izan gaitezen franko, zorionez) euskarak ez dugu tilderik erabiltzen, beraz alde batera utzi beharko dugu itsasgarriak eta horrelakoak jartzen hastea. Eta itsasgarriak jarriko balira “euskara bantua” edo antzeko zerbait esan beharko lukete, ez da bideragarria akats bakoitzarentzat “pegatak” egitea. Bestalde ekologistak agian haserretu egingo lirateke, beraz agian (eta horixe besterik ez diot, agian) interesgarri litzateke blog edo argazki bilduma antzeko bat osatzea denon artean. Ekimena xumeago izango zen, baina errealistagoa (agian).

Bestalde, kontuan hartu beharrekoak lirateke euskarak propio dituen zenbait arazo, horietariko bat zuzentasun gramatikala beti zehaztea ez dela batere erraza, bereziki euskal filologiako ikasketak ez badituzu. Itzulpen traketsak salatzea erraza izan daitekeen arren, sintaxiarekin egiten diren zenbait barrabaskeria ez dira batzuontzako (neu barne) hain deigarriak. Beno, ideia jaurti jaurti dut, eta nork jasotzen duen.

*benetan diot, berebizikoa da  euskaldun ez diren ‘vasco’-entzako etnonimo dezente bat aurkitzea, ahal izanez gero euskaldunen antzinako ustezko siniskeriei erreferentziarik egingo ez diona, “euskaditar” edo antzeko zeozer